"OIARTZUN 1968-2011" GRABAKETAREN AMAYERA











Bukatu da dokumentalaren grabaketa prozesua, elkarrizketa prestatzen eta kontaktuak egiten hasi ginenetik 3 hilabete pasatu dira jada! Orain dator lanik gogorrena eta luzeena!
Muntaya!
Milesker parte hartu duzuen orori!



Nahi ala ez, behar edo “ezbehar”, jasandakoa eta sortutakoa, itzala argiari bezala, biolentzia bere forma eta izate guztietan egon da itsatsia ezker abertzaleari.


1968 ekainaren 7 an, Oiartzuarran zen Iñaki Sarasketa, kotxean zihoan, Txabi Etxebarrieta, ETAko ideologo eta militante historikoarekin. Zoriak nahi izan zuen, alde batetik ETAk lehengo aldiz inor akabatu eta bestetik ETAko kide bat lehenengo aldiz erailduko zuten gertakarien testigu izatea.



1975ean Oiartzunen Echeverria alkate frankista akabatu zuen E.T.A.k, arrazoiak eta justifikazioak alde batera utziz, Frankoren osteko Euskal Herrian, biolentziak bide luzea egiteko zuela argi geratu zen. 2011-ean beste Etxeberria eta Oiartzuar den batek, ezker abertzaleak duen talde jendetsuenaren izenean biolentziari uko egin zion, modu honetan beste garai bat irekiz.

Oiartzun 1975-2011 dokumentala, euskal herrian, eta konkretuki ezker abertzalearengan, (talde handi, zabal eta anitza bezala ulertua), biolentziak eduki duen garrantzia aztertzea du helburu. Biolentzia bere terminorik zabalenean ulertuta beti ere, (ETA-rena, poliziala, politikoa, herrikoa, estatukoa, psikologikoa, etab).

Horretarako, ongien ezagutzen dudan ingurugiroa erabili nahi dut ispilu gisa, Oiartzun: Udaletxearen gehiengo osoa, eta beraz herriaren nahia, gaur egun eta historikoki, abertzale eta ezkerrekoa den herri honetatik hasita izate handiago bat duten fenomenoari argi apur bat botatzeko saiakera.